XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denak. Ez zen giro. Hogeita hamar metro luze bazituen hark.

Luzean hainbeste eta metro bete alturan.

Arranopola! Hasi baino lehen desesperatu zen.

Hartu zuen brotxa eta goiko oholean pasa zuen poliki; berriro ere gauza bera egin zuen.

Pintatu zuen pirrinta falta zitzaion guztiarekin gonparatu zuen.

Zeharo bihozgabetua gelditurik.

Infinitoa zirudien falta zitzaionak.

Eseri zen egurrezko kajoian.

Halako batetan Jim ojalatazko ontzi batekin azaltzen da.

Herriko iturrira joan behar zuen ur bila.

Ez zegoen hain urruti ere.

Tomentzat beti lan hura gorrotagarri izan zen.

Iturrira joan, han aurkitzen zuen jendearen zain egon, nahiz neska, nahiz mutil, txuri, beltz, erdi beltz.

Egon kolan zain.

Han biltzen baitziren herriko jende klase guztiak.

Zarata galanta harmatu ere bai.

Iturria ez zegoen urruti, baina Jim joaten bazen ez zen, dudarik gabe, ordu betean ere itzuliko.

Kontu esan beharra, farre egin beharra, denbora pasa.

Bera ez zen horrelakoa.

Ez zitzaion lan hura atsegin. Baina gaur...